XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baldintza horietan nabarmena da orohar Arabako sareak gune soziofamiliarrean haurrak eta nerabeak edukitzeko prebentzio eta sustapen gaitasun handiagoa daukala EAEko beste lurraldeen parean.

Horrezaz gainera, esparru komunitarioan ezartzen dituen bitarteko osagarri bereziak hartu behar dira kontuan. Foru Aldundiak abusu sexualei aurre egiteko egin zuen kanpaina, edo Vitoria-Gasteizko Udalak haurren kontrako tratu txar fisikoen sentiberatze eta prebentziorako kanpaina dira horren lekuko.

Arabako hiriburuaren kasuak arreta berezia merezi du. Lurralde honetako biztanlegoaren banaketa berezia kontuan hartuaz, Vitoria-Gasteizen biltzen dira 18 urtetik beherakoen ia %80. Vitoria-Gasteizko Udalak Aldundiaren lankidetzarekin bere oinarrizko sarea gizartetxeak gizarte antena sistema batekin osatu du, bertan kokatzen delarik larrialdietarako zerbitzu bat, ezbairik gabe detekzio maila hobetzen lagundu duena (hain zuzen, 1995 eta 1996an arrisku jakinarazpenak edo salaketak 104tik 145era pasatu dira udal zerbitzuan, eta gizarte antena martxan jarri izanak badu eraginik gai honetan).

Honekin batera familien laguntzarako (etxez etxeko laguntza zerbitzuak) eta haur eta nerabeen laguntzarako zerbitzu ugari daude, zeinetan harrera instituzional edo familia harrera programez gain erdibideko alternatiba bat sartu baita eguneko hiru zentro sortuaz.

Hau da, Vitoria-Gasteizen eta Arabako gainerantzeko lurraldean (Laudion eguneko zentro bat sortu berria da) haurrak eta nerabeak beraien familietan edukitzeko sustapen politika jarraitzen da.

Familia eskuhartze berezituaren mailan Arabak oso aktiboa izaten jarraitzen du. Bizkaiko daturik ez dago, baina EISE-Eskuhartze sozio-edukatiborako taldeen jarduera gaur oraindik oso mugatua da, hamalau udalerritan bakarrik daudelako.

Beraz Arabako eta Gipuzkoako datuak konparatzen baditugu, 1995ean zenbat familiari lagundu zitzaien begiratuta antzeko emaitzak dauzkagu: 55 familia Araban (25 familiaren kasuan familigunean laguntza sozio-edukatiboa emateko lurraldeko zerbitzuak lagundu zien eta 30i familia terapiarako udal zerbitzuak) eta 143 Gipuzkoan (68 GIZALAN programa espezializatutik eta 75 Psikologoen Kolegioarekin hitzartutako familian eskuhartzeko udal programatik).

Azkenik, Araban gertatzen den familia banaketaren kopuru handiagoak gehiegikeriazko eskuhartzeari erantzungo balio, lurralde horretako familia harreran eta harrera instituzionalean jasotako haur eta nerabeen egoeran larritasun maila txikiagoa ikusiko litzateke Gipuzkoan eta Bizkaian, beraien etxeetatik kanpo daudenekin konparatuaz.